Ana del Campo Pérez, psikologoa eta irakaslearen arabera, hauek dira haur antsietateari buruzko 3 oinarrizko aholkuak:
Umearengandik hurbilago dauden pertsonak, antsietate arazoak saihesteko paper ezinbestekoa dute. Beraz, hauek dira 3 aholku gurasoentzat eta irakasleentzat, umeak bizi izaten dituen egoera estresagarrien indarra gutxitzeko:
1. Egoera estresagarrien inpaktua gutxitzea: Umearekin bere arazoei eta emozioei buruz hitz egiten, jarrera-eredu bezala jardunez, umearentzat egoera hori zein garrantzitsua den ulertzea, enpatizatzea, arazoren bilakaeran interesa jarriz eta umea motibatuz eta animatuz.
2. Umea bere baliabide pertsonalak erabiltzeko hezitzea: Antsietatea eragiten duen egoera baten erantzuna, nolabait, haurrak arazo horri aurre egiteko dituen baliabideen araberakoa izango da. Horregatik, umea, autoefikaziaren eta autoestimuaren sentimendu handia izan behar du arazo bati hobeto aurre egiteko. Horretarako, oso garrantzitsua izango da: umeari baldintzarik gabeko maitasuna ematea, laguntza eskaintzea, bere gaitasunak indartzea, zerbait txarto egiten duenean zuzentzea eta ondo egiten duenean premiatzea, bere autonomia bultzatzea eta ez izan zorrotzegi.
3. Ohitura osasuntsuak bultzatzea eta esperientzia berriak sustatzea: Oso gomendagarria da umeak hainbat esperientzia desberdinak izatea, zeren horrela, bere burua hobeto ezagutzea lortuko baitute. Hau da, haurrengan esperientzia berriak sustatzeak euren autoestimua, gaitasun sozialak eta arazoei aurre egiteko baliabideak indartzen du.
Honi buruz informazio gehiago eskuratzeko, hemen uzten dizuet Ana del Campo Perez psikologoak idatzitako artikulua: 3 pautas básicas para reducir la ansiedad infantil
No hay comentarios:
Publicar un comentario